PILOTA

Aimar Olaizola: "Arriskatzeko prest nago"

Goizuetako aurrelariak jakinarazi du "hobera" egin duela ezker eskuko hatz batean duen lesioak, eta etzi arte egongo dela zain igandean Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko duen edo ez erabakitzeko. Irujo "sinetsita" dago Olaizola II.ak jokatu egingo duela. 

jarraia116667.jpg
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko azaroaren 12a
08:32
Entzun

Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo Bilboko Bizkaia pilotalekuan izan dira gaur goizean, igandean elkarren aurka jokatuko duten lau t'erdiko txapelketako finalerdirako pilotak aukeratzen. Hala ere, oraindik ez da ziurra Olaizola II.ak jokatuko duen, mina baitu ezker eskuko hatz batean. Goizuetakoak, hala ere, ahal duen guztia egingo du igandean jokatzeko. "Badakit minarekin jokatuko dudala, baina arriskatzeko prest nago. Ostiralean beste proba bat egingo dut; horren arabera, eta, larunbatean nola sentzitzen naizen, erabakiko dut jokatu edo ez".

Irujok, berriz, ez du inolako zalantzarik: "Ziur naiz Aimarrek jokatuko duela. Oso pilotari beteranoa da, badaki nola zaindu eskuak, eta 50.000 aldiz egon da halako egoera batean".

Sarrerei dagokienez, 1.400 erreserba eginda daude jada. Oraingoz, inor gutxik egin du atzera. Denek uste dute azkenean Olaizola II.a osatuko dela, eta jokatzeko moduan egongo dela. Hori, baina, larunbat goizean jakingo da. Orduan askatuko da korapiloa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.