Aimar Olaizolak ezin izango du Tafallan Eskuz Binakako Txapelketako partidarik jokatu. Aurrelari goizuetarrak “ez arriskatzea” erabaki du, oraindik ere ez baita eskuin belaunean duen lesioaz erabat osatu. “Nahiko gustura aritu naiz, baina ez nago igandean jokatzeko moduan”, adierazi du Olaizolak. Nolanahi ere, ez dio txapelketan jarraitzeari uko egin, eta datorren astean beste proba bat egingo duela azpimarratu du.
Orain arte bezala, Juantxo Koka altzarrak beteko du Olaizola II.aren hutsunea. Igandeko partidan Koka eta Otxandorenak garaipena lortzen badute aurrelari gipuzkoarrak txapelketanjarraitzeko eskubidea bereganatuko du, etaAimar Olaizola txapelketatik kanpo geldituko da.
Aimar Olaizolak ez du Tafallan jokatuko
Gaur Ogeta pilotalekuan egin duen proba eta gero igandean jokatzeari uko egin dio aurrelari goizuetarrak, nahiz eta ez duen txapelketan jarraitzeko itxaropenik galdu. Orain arte bezala, Juantxo Kokak beteko du bere hutsunea Tafallan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu