PARALINPIAR JOKOAK

Aitor Garciak sailkatze faseko azkeneko partida jokatuko du gaur, AEBen aurka

Mari Carmen Rubio arku tiraketako finalerdietatik kanpo gelditu da. 

2012ko irailaren 3a
10:50
Entzun

Aitor Garciak partida zaila du gaur aurretik, Espainiako gurpildun aulki saskibaloi selekzioarekin. Sailkatze faseko lau partidatatik hiru irabazi ostean, azkenekoa, AEBetako selekzioaren aurka jokatuko dute, 22:15etan. 

Mari Carmen Rubio arku tiraketako finalerdietatik kanpo gelditu da. Atzo Erresuma Batuko Danielle Brownek 6-4 irabazi ostean. 

Ander Romarate ere ez zen sailkatu SB7 mailako bular estiloko 100 metroko finalerako. Igerilari eibartarrak 1.31,08ko marka egin zuen larunbateko sailkapen frogan, finalerako langa izan zen 1.27,02kotik urrun. Romaratek beste bi probatan hartuko du parte. Bihar bizkar estiloan ariko da eta 8an taldeka, 4x100 estilokoan. 

Richard Oribek itxaron egin beharko du bere Paralinpiar domina bilduma zabala handitzeko. Londresko lehen aukera ostiralean izan zuen, eta podiumetik kanpo gelditu zen estilo libreko 50 metroko proban. Igerilari donostiarra 4. izan zen finalean 39,74ko markarekin, Jan Pyvisil txekiarraren brontzetik oso gertu geldituz (39,47). Asteazkenean estilo libreko 100 metrokoa jokatuko du eta 200 metrokoa, bere proba kutuna, 8an. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.