AIZKORA. Gero eta saio parekatuagoak

Banakako Urrezko Aizkolarien lehiako lau saio izango dira asteburuan, Aramaion eta Zestoan

2004ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Banakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketaren hirugarren asteburuan lau kanporaketa jokatuko dira. Bi, Nagusien Multzokoak izango dira, eta beste biak, Gazteen Multzokoak. Aurreko saioetan bezala, Nagusien Multzokoek zortzi enbor ebakiko dituzte: bi 45 ontzako, lau kanaerdiko eta bi 60 ontzako. Gazteek, berriz, sei: lau 45 ontzako eta bi kanaerdiko. Egurrak, aizkolari bakoitzak plazaratuko ditu.

Gaurko saioa, Aramaioko Ibarra kiroldegian (Araba) izango da (18:30). Lehen kanporaketa Nagusien Multzokoa izango da, eta, Fausto Mugertza gipuzkoarra eta Daniel Vicente nafarra ariko dira elkarren aurka. Mugertza mutrikuarrak orain dela 14 egun jokatu zuen lehen kanporaketa, eta, 3 minutu eta 23 segundoko aldea atera zion Mendietari, zortzi egurrak 19 minutu eta 39 segundoan ebakita; aski denbora ona izan zen.Vicente Otsagikoak lehen kanporaketa jokatuko du. Binakakoan ere aritu zen Miel Mindegiarekin, eta «gustura» jardun zuela aipatu zuen. Vicentek Euskal Herriko II. Mailako finala jokatu zuen, eta laugarren sailkatu. Nolanahi ere, badaki final hartan baino hobeto egiten aizkoran. Mugertzak Euskal Herriko Maila Nagusian dihardu, eta kanporaketan 8. sailkatu zen.Vicente, agian, Mugertza baino kolpe handiagokoa da, eta hala dio Mugertzak: «Azkarra eta kolpekoa da Vicente, baina espero dut ni baino lehenago akitzea». Vicentek esandu ongi jarraitu zuela prestatzen binakakoa bukatu ondoren: «Normal jarraitu nuen entrenatzen, eta aste pare bat geratu nintzen bizkarrean masaje batzuk hartzeko. Gero, ordea, elurren garaian, ezin izan nuen jardun hamabosten bat egunez, egurrak mendian bainituen estalki batean.Iaz Lopezek kanporatu zuen Vicente, baina «lan ona» egin zuela aitortu du. «Lan polita da niretzat. Lan motzean azkarra naizela diote, baina ez dut uste hori hain sinplea denik. Nire erritmoan aritzen saiatuko naiz. Dena den, Mugertzak ere erritmo bizia jarriko duela uste dut».

Unai Aldapek eskarmentua

Bigarren kanporaketa gazteek jokatuko dute, Unai Aldapek eta Ugaitz Mugertzak. Aldapek ondo eta lasai jardun zuen Larrionen aurka eta 13 minutu eta 13 segundoan ebaki zituen sei egurrak. Mugertzak, berriz, saio polita burutu zuen Rekondoren aurka; 10 minutu eta 56 segundoan amaitu zuen lana. 2001eko Euskal Herriko Gazteen Txapelketan aritu ziren biak. Aldapek (2.), 6 minutu eta 11 segundoko aldea atera zion Mugertzari (5.)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.