Urrezko Aizkolarien Lehiaketa Gurea-Kaiku Sariko finalean aritzeko sasoi-sasoiko dagoela erakutsi zuenNazabalek. Olasagastiren aurka jokatu zuen lehen finalerdia igandean, eta hasiera-hasieratik hartu zuen mendean Igeldokoa, erritmo ikusgarria ezarrita. Zazpi segundoko aldea atera zion lehen 45 ontzakoan eta, pixkanaka, zabaldu egin zuen aldea nafarrak. Bosgarren egurrean (lehen oinbikoa) minutu eta 20 segundoko aldea zuen Etxarri-Aranazkoak, eta, gainera, Olasagastiri trabatu egin zitzaion aizkora. Lanerdietan minutu eta 44 segundoko aldea zuen Nazabalek (12:50). Azkenean 29 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Nazabalek, eta 31 minutu eta 53 segundo Olasgastik. Nazabalek jaitsi egingo du prestaketako erritmoa aste honetan, eta serie labur-azkarrak egingo ditu.
AIZKORA . Nazabalek 19 egun, Urrezko Aizkolarien Lehiaketako finala prestatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu