Akaba Bera-Bera eta Itxako eskubaloi taldeek ez dute erraza izango Europako txapelketetan final-zortzirenak gainditzeko, aurkari zailak egokitu zaizkielako gaur, zozketan.
Akaba Bera-Bera Donostiako taldeak Astrakhan-en (Errusia) kontra jokatuko du Europako Errekopan. Final-zortzirenetako aurreneko partida otsailaren 17an edo 18an izango da, Donostian. Bigarrena astebetera, Errusian, baina Akaba Bera-Bera bigarrena ere etxean jokatzen saiatuko da.
Itxako Lizarrako (Nafarroa) taldea, berriz, EHF Kopan, Rulmental Brasov-en (Errumania) kontra ariko da. Final-zortzirenetako joaneko partida otsailaren 17an edo 18an jokatuko dute, Errumanian. Bigarrena astebetera, Lizarran.
Eskubaloia
Akaba Bera-Berak eta Itxakok aurkari zailak Europan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu