Baiona errugbi taldeak kolpe latza jaso du gaur. Izan ere, Alain Afflelou betaurrekoen etxeak jakinarazi du datorren denboraldian ez duela babestuko taldea. Lau milioi eurorekin babesten du etxe horrek errugbi taldea, baina, iragarri duenez, denboraldi hau amaitzen denean ez du berrituko kontratua.
Une honetan Baiona zortzigarren da Top14ko sailkapenean, hemeretzigarren jardunaldia jokatu ondoren. Astebukaera honetan ez dago saiorik Frantziako Ligan, Sei Nazioen Torneoa jokatzen ari direla eta.