Alain Afflelouk taldetik kanpo utzi ditu Phillips eta Heymans

2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Derbia jokatzeko bi egunen faltan, urak nahasi daude Baionan. Alain Afflelou presidenteak Mike Phillips eta Cedric Heymans taldetik baztertu ditu. Phillipsen kasuan, parrandarako eta nahastea sortzeko duen joera zigortu du Afflelouk. Joan zen ostiralean Tolosaren aurka galdu ondoren egindakoa gehiegizkoa izan da klubeko arduradunarentzat. «Haren portaera onartezina izan da. Isun handia emanen diot, eta taldetik at dago», esan du Afflelouk. Heymansek, berriz, zaleen aurka izandako hitzak ordaindu ditu. Zaleen iritziaz «ontsa futitzen» zela esan zuen. «Zaleei errespetua zor zaie. Baiona Heymans gabe eta haren ondotik ere biziko da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.