Lehenengo zatian ez da golik izan Mendizorrotzan, eta beraz berdinketarekin joan dira jolakariak aldageletara. Handik bueltan, Manu Garciak sartu du lehen gola, 51. minutuan.
Joan zen astean itxura eskasa eman ostean, azterketa zuen gaur Arabako taldeak, eta bizirik ateratzea lortu du behintzat. Hiru puntu eskuratu ditu. Horrenbestez libre da jaitsiera postuetatik.
Intentsua izan da partida, bi taldeek behar baitzuten garaipena. Sevilla gehiago izan da lehen zatian, jokoaren iniziatiba bere gain hartuz, baina ez dio etekinik atera, eta etxeko taldeak ez du barkatu bigarren zatian. Alavesek aurreratu egin ditu bere lerroak, gorago egin du presioa, eta arriskua sortzea lortu du, bai eta gola ere. Handik aurrera, Sevilla saiatu da abiadura baliatuta berdinketa lortzen, baina Alaves ondo aritu da defentsan, eta eutsi egin dio garaipenari.