Futbola

Alaves Bigarren Mailara igo da lau urte geroago

Gasteizko taldeak 1-0 irabazi dio Jaeni Mendizorrotzan, Bigarren B Mailako finaleko itzuliko partidan. 

2013ko ekainaren 1a
23:05
Entzun

Alaves Bigarren Mailan ariko da datorren denboraldian, Bigarren B Mailan lau urtez aritu ondoren. Gasteizko taldeak gaur lortu du igoera, Mendizorrotzan, finaleko itzuliko partidan, Jaeni 1-0 irabazi ondoren. Borja Viguerak sartu du partidako gol bakarra, Alavesi garaipena eta igoera eman diona. 77. minutuan sartu du gola aurrelari espainiarrak, penaltiz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.