JAEN 3-1 ALAVES

Alaves Espainiako Kopatik kanpo geratu da

Gasteizko taldeak oso partida txarra jokatu du Jaenen, eta merezita galdu du. Ordu erdi baino gehiago egin du hamar jokalarirekin.  

John Guidetti, Jaeneko jokalari batekin lehian. JOSE MANUEL PEDROSA / EFE
2019ko abenduaren 17a
10:51
Entzun

Ustekabeko handia da, Jaen Alaves baino hiru maila beherago ari baita, eta Asier Garitanok hamaikako lehiakorra zelairatu baitu. Baina alferrik. Partida hasi eta gutxira maldan gora jarri zaio lehia, etxekoek gola sartu baitute: Ocañak, hamalaugarren minutuan. Premiak behartuta, Alavesek gora egin du, eta neurketaren kontrola hartu, baina erasoan apenas sortzen duen arriskurik. Partida nahiko maldan gora ez bazegoen, are eta gorago jarri zaio bigarren zatia hasi eta gutxira, epaileak txartel gorria atera baitio Laguardiari, erdiko atzelariak sarrera gogor bat egin ondoren. Nola edo hala eutsi diote gasteiztarrek, baina, 84. minutuan, Miguel Martinek bigarren gola sartu du. Handik bi minutura, Pere Ponsek 2-1ekoa lortu du, eta bisitariei esperantza bueltatu die. Baina, 90. minutuan, Franek errematea eman die, hirugarren gola sartuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.