Futbola

Alavesek amore eman du (0-2)

Lehen minututik atzean sartu da Alaves, eta 55 minututan eutsi dio Bartzelonari. Atzean egindako akatsak garesti ordaindu ditu.

Kerman Garralda
2017ko abuztuaren 26a
23:21
Entzun

Alavesek punturik pilatu ezinik jarraitzen du. Gaurkoan Bartzelonaren aurka galdu du. Messi izan da goleatzailea, 55. eta 65. minutuetan. Ordura arte atzean itxaron dio Alavesek aurkariari, eta ongi ari zen. Pachecok penalti bat gelditu ere egin du.

Halere, gasolinak ordubete iraun dio talde gasteiztarrari eta amore eman du azkenean. Messiren jaurtiketa batek Alexisen gorputzean jo ostean sareetarako bidea hartu du. Hamar minutu geroago, atzelariek ez dute baloia urruntzen asmatu eta aurrelari argentinarrak bigarrena egin du.

Ongi etorriko zaio geldialdia Alavesi. Atzealdean sendotasuna falta zaio, eta aurrean min egiteko ahalmen gutxi du. Gaur Bartzelonaren atera birritan besterik ez du jaurti.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.