Espainiako Liga

Alavesek gaizki ekin dio ligari (1-0)

Partida kaskarra jokatuta, eta penalti bat huts eginda, galdu du Leganesen zelaian

Manu Garcia Alavesekoa, baloia babesten. CHEMA MOYA / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko abuztuaren 18a
10:12
Entzun

Gola. 1-0: Gabriel Piresek (24. min).

Luis Zubeldiak badu lana oraindik. Alaves bere maila onenetik urrun dago. Dena den, ez da larritu behar, ligako lehen partida baino ez da oraindik, eta bigarren zatian taldea hobeto aritu da. Hala ere, beti da hobe puntuak lortzen hastea eta Gasteizko taldeak ezin izan du. 1-0 galdu du Leganesen, Piresek jokoz kanpoko egoeran sarturiko golari esker.

Ez da partida ona izan, eta Leganesek ere ez du sekulako mailarik eman, baina bai Alavesek baino sengoadoa. Dena, baina, ezberdina zatekeen Manu Garciak lehen zatia penaltia huts egin ez balu (14. min.). Gaizki bota du, erdi erdira, eta Cuellarrek erraz gelditu du.Leganesek arrisku gehiago sortu du, hala ere falta batean sartu du gola. Pachecok jaurtiketa ez du harrapatu eta aldaratzea Piresek bidali du sareetara. Jokoz kanpo zegoen, oso gutxigatik.
 
Alaveseko atezaina ez zen fin ibili golean, baina hori izan zen huts bakarra, bera izan baitzen taldeko onena hortik aurrerakoetan. Leganesek hiruzpalau aukera garbi izan ditu bigarren zatian eta Pachescok eragotzi du bigarren gola. Alavesek irudi hobea eman du bigarren zatian.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.