Alaves

Alavesek Lehenengo Mailako talde izaten jarraituko du

Talde babazorroa 0-4 gailendu zaio Las Palmasi. Munirrek bi gol egin ditu, Ledranek bat eta Sobrinok beste bat.

Munir Alaveseko aurrelaria, gol bat ospatzen. Artxiboko irudia. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko apirilaren 22a
11:03
Entzun

Alavesek denboraldiko helburua eskuratu du, Las Palmasen zelaian: hurrengo urtean ere, Lehen Mailan izango da. Matematikoki ziurtatu du mailarik gorenean lehiatzen jarraitzeko aukera. Kontrako egoera bizi du Las Palmasek. Bigarren Mailara jaitsiko dela ziurra da, gaurko emaitzaren ondorioz.

Partida motel hasi da. Alavesek atzean itxaron dio Las Palmasi, eta etxeko taldeak baloia bere egin du. Hala ere, ez du arrisku handirik sortu talde arabarraren atean.

Bigarren zatian, berriz, Las Palmas erasokorrago zelairatu da, eta hutsune gehiago utzi ditu atzealdean. Minutu gutxira lortu du Alavesek Las Palmasen oldarraldiari erantzutea. Wakasoren erdiraketa bat sareetara bidali du Munirrek, buruz, 51. minutuan.

Munirrek sartu du Alavasen bigarrena ere, kontraerasoan, 74. minutuan.

Las Palmasentzako kolpe gogorra izan da Munirren bigarrena, bere burua Bigarren Mailan ikusi du eta. Bost minutu beranduago, hirugarrena egin du Medranek, Sobrinoren erdiraketa bat errematatuta. Las Palmasen zalean etsita zeuden eta estadioa hustu egin da.

Partidaren amaiera borobildu du Sobrinok, luzapenean. Martin Agirregabiriaren erdiraketa baliatu du buruz Alavesen laugarren gola egiteko.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.