Alavesek Toze eta Pedraza gazteak fitxatu ditu
alaves Liga hasteko bezperetan izan bada ere, Alavesek bi aurrelari gehiago dauzka: Antonio Jose Marreco de Gouvela Toze portugaldarra eta Marc Pedraza kataluniarra, biak ere 21 urtekoak. Aurrenekoa Zwolle (Herbehereak) taldetik ekarri du, eta bi urterako sinatu; hala ere, abendura bitartean proban egongo da, eta ez bada klubaren gustukoa, kontratua etengo zaio. Pedraza Espanyolek utzita dator, urtebeterako, baina Alavesek erosteko aukera izango du liga bukatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu