Albert, bigarrenez jarraian Munduko Kopako irabazle
TXIRRINDULARITZA. Niels Albertek (BKCP Powerplus) ezin hobeto amaitu zuen herenegun Munduko Ziklo-kros Kopa. Belgikarrak garaipena lortu zuen azken proban, Hoogerheiden (Herbehereak), eta horri esker Munduko Kopa irabazi zuen bigarren aldiz jarraian. Javier Ruiz de Larrinaga (MMT- Lizarte) zuiarra pattal aritu zen azken proban, eta 43. postuan amaitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu