Alberto Contador (Astana) izan da gaur irabazle Paris-Nizako etapa nagusian -itzuliko seigarrenean-, Saint Paul Trois Chateaux eta La Montagne de Lureko eski estazioaren artekoan (182 kilometro). Lehen mailako mendatean bukatu dute -hamalau kilometrokoa eta %6,6ko batez besteko pendizarekin-, eta Contador nagusi izan da: erasoa jo du eta bakarrik heldu da. Lider jarri da, gainera. Paris-Nizako lehen etapa ere irabazi zuen hark -iaz Giroa eta Tourra eskuratu zituen-.
Gaur bigarren Frank Schleck sartu da, 58ra. Luis Leon Sanchez hirugarren, denbora berean. Sylvain Chavanel gaur arteko liderra, 1.50era.
Sailkapen nagusian Luis Leon Sanchez dago bigarren -1.13ra-, Chavanel hirugarren -1.24ra-, Frank Schleck laugarren 1.38ra. Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadikoa zazpigarren dago, 2.14ra.
Bihar, zazpigarren etapa: Manosque-Fayence, 191 kilometro. Igandean bukatuko da Paris-Niza.
Txirrindularitza
Alberto Contadorren erakustaldia Paris-Nizan
Etapa nagusia irabazi du eta lider jarri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu