Alberto Contadorrek (Astana) irabazi du gaur Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Arraten. Aldapak izan dira nagusi Villatuertan hasi eta Eibarren amaitu den etapan, eta Contadorrek lidergoa ere lortu du. Nagusi dela erakutsi du.
Helmugara iristeko bost kilometro falta zirenean, Ixua lehen mailako mendatean, eraso jo du eta inork ezin izan du harrapatu. Cadel Evans, Samuel Sanchez eta Toni Colom bederatzi segundora helmugaratu dira -hirurak daude bigarren, hirugarren eta laugarren sailkapen nagusian-. Luis Leon Sanchez gaur arteko liderra, berriz, 36ra iritsi da.
Iaz Contadorrek berak irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia.
Bihar Eibar-Gueñes (161 kilometro) korrituko dute. Hirugarren mailako lau mendate egongo dira eta bigarren mailako bi. Etzi Gueñes-Zalla (169 kilometro) izango da eta larunbatean -azkeneko etapa- Zalla-Zalla (24 kilometroko erlojupekoa).
Euskal Herriko Itzulia
Alberto Contadorrentzat etapa eta lidergoa Arraten
Bederatzi segundora iritsi dira Cadel Evans, Samuel Sanchez eta Toni Colom. Luis Leon Sanchez gaur arteko liderra, 36ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu