Lau t'erdiko txapelketak geldialdi luzea egingo du gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan (17:00, Nitro), jaialdi berean bi partida jokatuko baitira. Jaialdiko bigarrenean Sebastian Gonzalezek eta Mikel Urrutikoetxeak iragan astean azkaindarraren sukarraren ondorioz bertan behera gelditu zen partida jokatuko dute. Hirugarrenean, berriz, Ekaitz Saralegik Jon Ander Albisu lau t'erdian nola moldatzen den neurtuko du.
Gonzalez eta Urrutikoetxearen arteko lau t'erdiko bigarren partida izango da gaurkoa. 2010eko txapelketan Gonzalezek 22-9 irabazi zuen. Hura da faborito, baina Urrutikoetxea asko zaildu da harrezkeroztik, eta bada ezustekoa emateko gai. Irabazleak Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan. Beste partida bi lagun on gipuzkoarren artekoa izango da. Saralegi espezialista da kaiolan, eta hura da faborito. Albisurentzat, berriz, lehen parte hartzea da Lehen Mailako lau t'erdikoan. Iaz, finalerdietarako ligaxkara iritsi zen 2. Mailakoan. Irabazleak Julen Retegiren aurka jokatuko du.
Albisu lau t'erdian nola moldatzen den neurtuko du gaur Saralegik, Tolosan
Urrutikoetxeak eta Gonzalezek jaialdi berean jokatuko dute bertan behera gelditu zen partida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu