Euskal Herriak bizi duen gatazka konponbidean jartzeko, alderdien mahaia tresna egokitzat jo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengoak. Hala dio Eusko Jaurlaritzak atzo kaleratutako inkestak. Hiru herrialdetako biztanleen erdiek baino gehiagok Ã%54Ã uste dute mahaiak arazo politikoak konpontzeko balioko lukeela. Beste %27k diote mahaiaren eraginkortasuna berau sortzeko baldintzen araberakoa litzatekeela. Inkesta otsailean egin zuen Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, ETAk su-eten iraunkorra eman aurretik, alegia.
Hiru herrialdeotako hamar biztanleko bakar bat agertzen da mahaia eratzearen aurka. Gainera, mahaiaren aldeko jarrera pentsamendu politiko guztiengan nagusitzen da.
Mahaian alderdi politiko guztiak egotea ezinbestekotzat daukate herritarren %60k, eta ezinbestekoa izan gabe, bai garrantzitsutzat beste %27k. Alderdi guztien parte hartzea ere pentsamendu politiko guztiengan argi nagusitzen den jarrera da.
Mahaian Nafarroako zein Ipar EuskalHerriko ordezkariek parte hartzeaz, inkestak dio ezinbestekotzat jotzen dutela hamar herritarretik hiruk eta ezinbestekotzat ez, baina bai garrantzitsutzat hamarretik beste hiruk.
Mahai horretan alderdiek negoziatu beharreko gaiei buruz, inkestak dio biztanleen hiru laurdenek Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harreman motari buruz negoziatu beharko dela uste dutela. Halaber, hiru herritarretik bik diote autodeterminazio eskubidearen onarpenari buruz hitz egin beharko dutela alderdiek. Eta EAEk, Nafarroak zein Iparraldeak elkarren artean duten harremanari buruz negoziatu beharko dela uste dute herritar gehienek Ã%64Ã.
Akordio bat lortzean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren erdiek uste dute alderdi guztiek aho batez onartzea ezinbestekoa izango dela. Akordioa alderdi gehienek onartzea nahikoa litzatekeela uste du, aldiz, hirutik batek. Akordiorik lortu ezean, ia herritarren erdiek uste dute herri galdeketa egin beharko litzatekeela, herritarrek proposamenen artean erabaki ahal izateko.
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengo zabal batek Ã%78à uste du EuskalHerriak arazo politikoa bizi duela. Kopuru bera da EuskalHerriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela uste duten herritarrena. Deigarria da autodeterminazio eskubideari buruz galdetuta, berriz, kopuru hori %52ra jaistea. Eskubide hori onartzearen aurka hamarretik bi baino ez daude. Halaber, gizarte demokratiko batean egitasmo politiko guztiak Ãindependentzia barneà posible izatearen alde daude hamarretik sei herritar. Independentziarako joerari dagokionean, berriz, ados daudenen kopurua bi puntuan hazi da iaztik hona Ã%27Ã, eta ia heren bat dira egoeraren arabera ados edo kontra agertuko zirenak.
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2.872 lagun galdekatu zituen otsailaren 2tik 20ra, inkesta osatzeko.
CIS-EK BESTE INKESTA BAT. CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak beste lan bat kaleratu zuen atzo. Apirilean eginiko azterketak dio Espainiako herritarren ia erdiek ez dakitela ETAren su-etena betiko izango den edo ez, eta beste erdiak itxaropena duela. Espainiako gobernuburuorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak atzo adierazi zuen herritarren jarrera itxaropentsuarekin bat datorrela Espainiako Gobernua ere.
Alderdien mahaia konponbiderako tresna egokitzat dauka gehiengo zabalak
Jaurlaritzak otsailean eginiko inkestak dio erabakitzeko eskubidearen alde daudela EAEko biztanleen %78
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu