Txirrindularitza / espainiako vuelta
Alejandro Valverdek irabazi du Espainiako Vueltaren hirugarren etapa
Kelme taldeko Alejandro Valverdek irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa. Burgosen hasi eta Sorian amaitu den etapak 157,1 kilometro zituen. Valverdek esprintean lortu garaipena, erraz. Bigarren Cofidis taldeko Stuart O'Grady iritsi da, eta hirugarren Denis Menchov, Illes Balears-Banestokoa.
Lidergoan Benoit Joachim jarri da, bigarrena baino 16 segundo gutxiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu