Lasterketa hasi aurretik, irabazteko faborietako bat zen Valverde, eta ez du huts egin. Euskaltel-Euskadiko Gorka Gerrikagoitiak adierazi duenez, lauak ihes eginda zihoazen bitartean jakin bazekiten helmugara elkarrekin iritsiz gero Valverdek zuela irabazteko aukera gehien, esprintean bizkorrena hura baita. Proban parte hartu duten euskal herritarren artean Gerrikagoitia izan da lehendabizikoa.
Ordiziako Sari Nagusia, berriz, Euskal Herrian egiten diren txirrindulari proben artean zaharrena da. Tourra korritzen ari ez diren karreristek hartu dute parte gaur, baina haien artean punta-puntako askok; hain justu, Espainiako Vuelta prestatzeko baliagarri zaie Ordiziako proba txirrindulari askori.
Txirrindularitza
Alejandro Valverdek irabazi du Ordiziako Sari Nagusia
Kelme txirrindulari taldeko Alejandro Valverde izan da irabazle Ordiziako Sari Nagusian. Lau lagun tropeletik ihes egin da sartu dira helmugara, baina Valverde izan da guztien artean azkarrena. Toni Colom mallorkarra sartu da bigarren, Euskaltel-Euskadiko Gorka Gerrikagoitia hirugarren, eta Eladio Jimenez laugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu