Futbola

Alemania-Turkia eta Errusia-Espainia, Eurokopako finalerdiak

Lehen partida etzi jokatuko dute -Turkian ezingo dira aritu hamar jokalari-, eta ostegunean bigarrena. Finala, igandean.

2008ko ekainaren 23a
17:08
Entzun
Erabakita daude Eurokopako finalerdiak: Alemania-Turkia eta Errusia-Espainia. Azken selekzio horrek lortu du azkeneko txartela, atzo gauean, Italiari penaltietan 4-2 irabazita -hutsean amaitu zuten partida-.

Etzi jokatuko dute Alemania-Turkia, 20:45etik, Basilean (Suitza). Turkiak, lesioak edo zigorrak medio, ezingo ditu hamar jokalari erabili; Nihat aurrelaria, haien artean.

Errusia eta Espainia ostegunean ariko dira (20:45; Viena, Austria). Biek lehen fasean ere jokatu zuten elkarren aurka, eta Espainiak 4-1 irabazi zuen. Errusia harrezkero, ordea, goraka joan da; batik bat, Andrei Arshavin aurrelariagatik -ezin izan zuen Eurokopako lehen bi partidetan jokatu-.

Igandean izango da finala (20:45, Viena). 2004an Greziak irabazi zuen -aurten ez du gainditu lehen fasea-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.