ALEMANIAKO RALLYA. Loeb jaun eta jabe, eta Panizzi etxera bidean

2004ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Sebastien Loeb Citroen etxeko gidariak Alemaniako Rallyko sailkapen nagusiko buru jarraitzen du, bigarren etaparen ondoren. Carlos Sainz taldekideak, baina, François Duvalen faboretan galdu du bigarren postua. Duvalek 54 segundoko atzerapena du Loeb herrikidearen aldean, eta Sainzi sei segundo eskas kentzen dizkio. Atzoko jardunaldian hainbat istripu izan ziren, denetan larriena Gilles Panizzi Mitsubishi etxeko gidariarena. Errepidetik irten zen lehen luzean, eta autoak bere aldean hartu zuen kolpe handiena. Hasieran besoa hautsita zuela uste bazuten ere, ospitalean ondo dagoela ziurtatu zuten. Herve anaia zuen kopilotu, eta hark ez zuen minik hartu. Istripuez gain, Freddy Loixenak bezalako salto ederrak ere utzi zituen atzoko jardunaldiak. Hermann J. Knippertz / efe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.