Europan egingo den Big Wave World Tour-eko proba bakarra da Getxoko Punta Galean egingo dutena, eta bederatzigarren edizioa du aurtengoa.
[Vimeo]http://vimeo.com/109002282[/Vimeo]
Munduko 24 olatu handietan adituak diren surflari onenek parte hartzen dute txapelketan, eta egun bakarrean egiten dute, meteorologiaren arabera. Hala, ostegunean 09:00etan egingo dute proba, bederatzi eta hamabi metro arteko olatuak espero baitira euskal kostaldean, eta bederatzikoak Punta Galean. Hala ere, ostiralera atzera lezakete, baldintzak hobeak badira.
Bigarren aldia izango da Punta Galea Challenge txapelketa BWWT (Big Wave World Tour) zirkuituaren baitan dagoela.