FUTBOLA

Alex Remirok Athletic utziko du sasoiaren amaieran

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak azaldu duenez, atezainaren ordezkariak jakinarazi die ez duela kontratua berrituko. 

2018ko urriaren 3a
07:09
Entzun

Atezainari datorren ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta jokalaria eta kluba denbora luzez aritu dira negoziatzen hitzarmen hori luzatzeko, baina ez dira ados jarri. Hori dela eta, denboraldia hasi aurretik klubak Eduardo Berizzori eskatu zion Remirok gehiago ez jokatzeko. Entrenatzaileak onartu egin zuen eskaera, eta, horrela, Remiro partida guztietako deialditik kanpo geratu da orain arte. "Ez dakigu norbaitekin akordioren bat duen, eta ez dakit hori legezkoa den edo ez. Dakigun gauza bakarra da ez duela jarraitu nahi. Ez dugu planteatu neguko merkatuan Remiro joatea, eta berak ere ez digu eskatu. Remirok lanean jarraitu beharko du jokatu nahi badu, baina egia da hemen egoteko berak baino gogo gehiago duten jokalariak daudela", esan du gaur Josu Urrutiak.

Bestalde, Athleticeko presidentea "pozik" azaldu da Peru Nolaskoainek kontratua berritu duelako. Jokalariak atzo aitortu zuen Realak eskaintza egin ziola, baina horren inguruan Urrutiak esan du talde txuri-urdineko inor ez dela jarri haiekin kontaktuan Nolaskoainen egoeraz hitz egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.