Alex Txikonek bihar iritsi nahi du G-Ieko tontorrera
MENDIA. Gogorra eta luzea izan zuen atzoko eguna Alex Txikonek. Gasherbrum I (8.047 metro) mendia neguan igotzeko ahaleginean, beheko kanpalekutik 6.800 metrora igo zen. Gainerako taldekideak asteartean abiatu ziren mendian gora, eta haiekin bat egin nahi zuen Txikonek. Ez zuen lortu. Gerfried Goschl, Nisar Hussein eta Hahlen Cederic hirukoak 7.000 metrora pasa du gaua, eta gaur saiatuko dira G-I igotzen; ongi bidean, Txikon bihar igoko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu