Alexandrek eta Erinlek Miarritze utzi dute
ERRUGBIA. Miarritzek Fabien Alexandre harroinaren eta Ayoola Erinle hegalekoaren kontratuak eten ditu. Bi kasuetan, bi aldeak ados jarri dira: Alexandrek Grenoblen jokatuko du denboraldia amaitu arte, eta Erinlek Ingalaterrako Bigarren Mailako talde batean. Azken Erinlerena sona handiko fitxaketa izan zen iragan denboraldi-aurrean, baina ez du eman espero zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu