Hilberria

Alfonso Barasoain hil da, Eibarreko entrenatzaile ohia

Armaginak Bigarren Mailara igo zituen 1987-1988ko denboraldian, eta, hamar urte geroago, taldea mailaz ez jaistea lortu zuen, azken txanpa miragarria eginez. 63 urte zeuzkan.

Aitor Manterola Garate.
2021eko maiatzaren 25a
21:47
Entzun

Alfonso Barasoain entrenatzailea hil da, 63 urterekin. Eibar Bigarren Mailara igo zuen 1987-1988ko denboraldian, eta hurrengo bietan mailari eutsi zion. Gero, 1998-1999koan, sasoi erdiz egon zen taldea zuzentzen. 34. jardunaldian, 13 puntura zeukan salbazioa, eta, azken bederatzi partidetatik sei irabaziz, Eibarrek Bigarren Mailan segitu zuen. Lortzen bazuen promesa bat beteko zuela hitzeman zuen: Gernikatik Arratera oinez joatea. Halaxe egin zuen. Eibarren aulkian 181 partidatan eseri zen: 101 Bigarren Mailan, eta 80 Bigarren B-n.

2011n, Amorebieta igo zuen Bigarren B Mailara. Beste talde batzuetan ere ibili zen: Gernika, Amurrio, Barakaldo, Palamos, Gimnastica Segoviana, Eldense, Sestao eta Lemoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.