Reala

Alkiza: "Etxera bueltatu eta kirol ibilbidea hemen bukatzea garrantzitsua da niretzako"

Bittor Alkiza erdilari donostiarra etxean da berriz ere, bederatzi urte Athleticen pasa eta gero. "Etxera itzultzea izan da nire lehentasuna", adierazi du Anoetako estadioan egin den aurkezpenean. Alkizak urtebeterako kontratua sinatu du Realarekin, eta beste urte baterako luzatzeko aukera aukera izan dezake.

2003ko uztailaren 2a
16:32
Entzun
Bittor Alkizak Realeko jokalari modura bukatuko du bere ibilbide profesionala. Gaur eguerdian aurkeztu dute Anoetako estadioan Realeko jokalari berria Roberto Olabe kirol zuzendariak eta Jose Luis Astiazaran presidenteak. Urte baterako kontratua sinatu du Alkizak Realarekin, eta hurrengoan beste urte baterako luza dezake. "Etxera iltzultzea zen har nezakeen erabakirik onena , eta nire kirol ibilbidea hemen bukatzea", azpimarratu du.

Espainiako Ligako lehen mailako beste talde batzuen eskaintzak jaso dituela onartu du Herrerakoak, baina bere asmoa euskal futbolari lotuta jarraitzea dela nabarmendu du. Iazko udan futbola uztekotan egon zela ere gogoratu du Alkizak, baina aurtengo denboraldia gustura amaitu duenez aurrera jarraitzea erabaki du.

Astiazaran eta Olabe ere gustura agertu dira fitxaketa berriarekin. Realeko kirol zuzendariak nabarmendu duenez, Realeko gazteentzako erreferente izateagatik fitxatu dute Alkiza. Astiarazanek, berriz, Reala gipuzkoar guztien taldea dela azpimarratu du, eta gipuzkoarrentzat ateak beti irekita egongo direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.