TXIRRINDULARITZA

Alonsorekin akordio bat lortzeko zailtasunak jarri izana gezurtatu du Euskaltelek

Ohar batean, taldeak ukatu egin du operazioarengatik dirua eskatu izana; are, dirua pagatzeko prest agertu dela esan du.

2013ko irailaren 26a
14:58
Entzun

Hautsi egin da Euskaltelek eta Fernando Alonso 1 Formulako pilotu espainiarrak zeukaten akordiorako oinarria, eta operazioa burutzeko zailtasunak jarri izana gezurtatu du gaur ohar batean txirrindularitza taldeak. Akordiorako oinarria apurtzea "justifikatu edo aitzakiatzat har daitekeen baldintza bat ere" ez duela jarri azaldu du. Areago, taldea Alonsoren esku uzteko dirua ordaintzeko prest egon dela gaineratu du.

Mozkinak eskuratzeko negoziazioen soka "tenkatu" izana ukatu du Euskaltelek; horrela, akordioa hausteko arrazoiak ez dira izan egoitzaren kokapena, kontratuen ondorio fiskalak edo "pertsonen kontratazioen inposizioa", taldearen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.