Pilota

Altuna III.ak eta Merino I.ak ezustekoa eman dute

Bi ordezkoek 22-19 irabazi diete Irujo eta Barriolari

Jokin Altuna. J. C. R./ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko urtarrilaren 10a
19:10
Entzun

Jokin Altunak eta Miguel Merinok ezusteko erraldoia eman dute Iruñean, eta 22-19 irabazi diete Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolari binakako txapelketako ligaxkako 4. jardunaldiko partidan. Bi ordezkoek osaturiko bikoteak partida erraldoia jokatu du, aurrelariak bereziki. Altunak 14 tanto egin ditu jokoan eta ausart egin dio aurre Irujori. Datu adierazgarri bezala, apustuak 1000-80ri irten dira irabazleen aurka.

Gaurkoa lehen puntua da Xala-Merino II.arentzat, eurak dira titularrak, Irujok eta Barriolak, aldiz, bi puntu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.