Amaitu zaizkie oporrak

Osasunak lehen entrenamendua egin du, eta bertan izan dira klubak orain arte fitxatu dituen lau jokalariak

Osasunako jokalari eta entrenatzaileak, atzo, Taxoaren. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Osasunak denboraldi-aurreko lehen entrenamendua egin zuen atzo, Taxoaren. Estreinako saioan, lau fitxatuak —Marc Bertran, Ibrahima, Ruben eta Nino— eta aurreko denboraldian utzita aritu ziren jokalariak ere aritu ziren —Roversio, Etxaide, Jokin Esparza eta Andres Fernandez— .

San Fermin jaiak amaitu zaizkie Osasunako jokalariei. Gaur hasiko dira denboraldi-aurreko lehen saio ganorazkoak. Jose Luis Mendilibarren aginduetara Nekunam eta Masud soilik faltako dira lehenengo entrenamenduetan. Nekunam uztailaren 18an itzuliko da, aurreko egunean partida bat izango baitu Iranekin, Madagaskarren aurka. Masud, ordea, aurrerago itzultzeko baimena dauka, oraindik ez baita erabat osatu —ebakuntza egin zioten bosgarrenmetatartso-hezurrean— .

Lehenengo bi asteetan Taxoaren ariko dira entrenatzen, eta bi lagunarteko partida jokatuko dituzte. Ondoren, abuztuaren 8raarte Italian egingo dute egonaldia, eta bertan lau lagunarteko jokatuko dituzte. Denboraldia hasi aurreko bi asteetan, Taxoaren ariko dira ligako lehen partidan prest egoteko.

«Asko tematu dira nirekin»

Goizean aurkeztu zuten taldeak azkenik fitxatutakoa, Juan Francisco Martinez Modesto, Nino. Horrela, Bigarren B Mailatik Lehen Mailarako jauzia egingo du, Tenerife utzi ondoren. Beste eskaintza batzuk zituen, baina argi izan du. «Osasuna asko tematu da nirekin, eta horregatik erabaki dut eskaintza onartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.