Amaya Sport San Antoniok bidea zuzendu ezinik segitzen du. Gora eta behera, behera eta gora, horrela dabil denboraldia hasi zenetik. Gai da egun batean erakustaldia eman, eta egun eskas batzuk geroago negargarri aritzeko. Eta estatistika bat da hori guztia azaltzeko: Iruñeko taldeak ez ditu sasoi honetan bi partida jarraian irabazi. Hori ez bada gorabeheratsu aritzea... Ez da harritzekoa, beraz, gertuago egotea sailkapeneko zulotik burutik baino.
Atzo aukera ona zuen Antequeran (Espainia) erakusteko ez zela egun bateko kontua izan bigarren itzuliko estreinakoan emandako itxura bikaina —37-23 irabazi zion Huescari—, baina atzo ez zen ondo aritzeko eguna, gaizki aritzekoa baizik. Horregatik galdu zuen (32-28) , berriro ezin gorabeheratsuago jokatzeagatik, lehen zatian etxeko taldeari ondo eutsi ondoren (15-14), bigarrengoan egundoko txakalaldia izan baitzuen (27-20), eta aukerarik gabe geratu.
ABF ligan ere Kukullagak galdu egin zuen, etxean, Leonen aurka (24-27), eta jaitsiera postuetatik irten ezinik jarraitzen du.
Amaya Sport San Antoniok galdu egin du Antequeran (32-28)
Iruñeko taldeak ez ditu oraindik bi partida jarraian irabazi denboraldi honetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu