futboLA

Amorebietak dagoeneko ez du Athleticen eskaintzarik

Urrutia presidenteak esan du jokalariak ez diola erantzun kontratua berritzeko klubaren eskaintzari.

2013ko urtarrilaren 30a
14:09
Entzun

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jakinarazi du klubak duela aste batzuk kontratua berritzeko eskaintza egin ziola Fernando Amorebieta zentralari, hark hiru asteko epea zuela erantzuteko baina ez duela halakorik egin, eta, ondorioz, futbolariak dagoeneko ez daukala Athleticen eskaintzarik.

Amorebietak (Venezuela, 27 urte) 2005-2006ko denboraldian egin zuen debuta Bilboko lehen taldearekin. Ekainean bukatuko zaio kontratua. 

Bihar itxiko da jokalariak fitxatzeko edo traspasatzeko epea Espainiako Ligan, eta Urrutiak berretsi du ez dela mugimendurik izango Athleticen. Beraz, Fernando Llorentek taldean segituko du, jakina den arren uztailetik Juventus Italiako taldean jokatuko duela.

Amorebietak ez du deus jakinarazi oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.