Venezuelak 1-0 irabazi dio bart Argentinari 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako sailkapen faseko partidan, Fernando Amorebieta Athleticeko jokalariaren golarekin. 61. minutuan sartu du, buruz.
Historian lehen aldiz gainditu du Venezuelak Argentina.
Puerto La Cruzen jokatu dute, Jose Antonio Anzoategui estadioan, 40.000 ikusleren aurrean. Leo Messi, Gonzalo Higuiain, Javier Mascherano, Angel Di Maria eta abarrekin aritu da Argentina.
Venezuelako Anzoategui estatuan jaiotakoa da Amorebieta, 1985ean, baita gurasoak Iurretakoak (Bizkaia) ditu. Venezuelara joan ziren lan bila, semea jaio aurretik. Honek bi urte zituela itzuli ziren Iurretara.
Amorebietak Espainiako selekzioko behe mailako taldeekin jokatu izan du, baina ez lehen taldearekin —2008ko deialdi batean izan zen—, eta horrek Venezuelarekin aritzeko aukera eman dio.
Euskal Herriko selekzioarekin jokatu izan du, baina hura ez da selekzio ofiziala.
2005etik da Athleticeko lehen taldeko jokalaria.