futbola

Amorrortuk esan du Xabi Alonsok oraingoz Realan jarraituko duela

Jose Mari Amorrortuk gaur eskainitako prentsaurrekoan Xabi Alonsok Realan jarraituko duela esan du. Realeko entrenatzaile berriak dio Real Madrilekin izandako harremanak eten zirela eta oraingoz Alonso Realeko jokalaria dela. Berak zuzendutako lehenengo entrenamenduaren ostean, Amorrortu pozik agertu da eta klubari eskertu egin dio beregan jarri duten konfiantza.

2004ko uztailaren 12a
15:51
Entzun
Aurredenboraldiko lehenengo entrenamenduaren ostean, Jose Mari Amorrortuk prentsaurrekoa eskaini du Zubietan. Bertan Realeko entrenatzailea oso pozik agertu da eta jokalariak fisikoki ondo ikusi dituela esan du. Taldean jokalari aldaketak egon daitezkela ere iragarri du Amorrortuk, eta ziurrenik Sander Westerveld atezaina taldetik kanpo utziko duela.

Prentsaurrekoan Xabi Alonsoren aferari buruz ere mintzatu da Amorrortu. Oraingoz Xabi Alonsok Realeko jokalari izaten jarraituko duela esan du eta Real Madrilekin harremanetan akordiorik ez zela egon baieztatu du. Horrez gain, Mikel Arteta ez dela Xabi Alonso ordezkatzera etorri adierazi du Amorrortuk, "bera bakarrik Realarentzako balore bat delako".

Taldean aldaketak egon daitezkeela iragarri du Amorrortuk. Alde egin dezakeen jokalari batWesterveld atezaina da eta bila ari diren jokalariak atzelariak direla esan du: "Atean Riesgo eta Albertorekin lan egingo dugu eta Sanderren irteera hausnartzen ari gara. Etorrera posibleak atzekaldea indartzeko izango dira". Sevilla taldeko Dani eta Benficaco Ricardo Rocha atzelarietan interesa duela onartu du Realeko entrenatzaileak.

Prentsaurrekoa klubak beregan izan duen konfidantza eskertzeko aprobetxatu du Amorrortuk. Ilusio handiarekin kargua hartu duela esan du Realeko entrenatzaile berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.