Ampo Ordiziak larunbatean jokatuko du ligako finala, Valladoliden

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Ampo Ordiziak larunbatean jokatuko du bere historiako partidarik garrantzitsuena, Valladoliden (Espainia, 18:00). Goierriko taldeak aurrenekoz jokatuko du Ohorezko Mailako finala, eta VRAC Quesos Entrepinares izango du aurkari, ligako liderra eta iragan larunbatean Getxo kanporatu zuen taldea. Gaztelako taldea da faborito, etxean jokatzeaz gain, ligako bi partidak irabazi zizkiolako Ordiziari (25-18 eta 26-31).

Goierriko taldea herenegun sailkatu zen finalerako, Gernika 38-22 kanporatuta. Partida bitxia izan zen, hogeigarren minuturako etxekoak partida erdi erabakita zeukatelako (24-0). Gernikak bi entsegurekin erantzun zuen, baina Ordiziak hirugarrena lortu zuen atsedenaldiaren aurretik (31-14). Bizkaitarrek tartea murriztu uzten bigarren zatian, baina Ordiziaren abantaila handiegia zen. Hala, larunbatekoa Axio Aranaren jokalariek jokatuko duten sasoiko bigarren finala izango da; Kopakoa irabazi egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.