Erakustaldi handia egin du Amstrongek gaurko erlojupekoan; argi utzi du tropelean ez dagoela berari itzalik egingo dion txirrindularirik. Oker izugarririk ezean,aurtengo Tourreko irabazle sartuko da bihar Parisko helmugan, eta, gainera, bezperan, erlojupekoa aise irabazita.
Ullrich izan da bigarren gaurko erlojupekoan (23 segundora), eta Vinokurov (TMO) kazajistandarra hirugarren (minutu eta 17 segundora).
Aurreneko erreferentzia puntuan, 17. kilometroan, Ivan Basso (CSC) italiarra izan da onena baina ondoren goitik behera etorri da. Azkenean, 5. egin du etapako sailkapenean (minutu eta 54 segundora).
Euskal herritarren artean Hamiar Zubeldia (Euskaltel) izan da onena. Hala ere, 50. sailkatu da. Amstrongek baino 6 minutu eta 17 segungo gehiago behar izan ditu 55 kilometroko ibilbidea osatzeko.
Frantziako Tourra
Amstrong jaun eta jabe Tourrean
Nagusitasun handiz Lance Amstrong (DSC) estatubatuarrak irabazi du Saint Etienne-Saint Etienne 55 kilometroko erlojupekoa, aurtengo Tourraren azkenaurreko etapa. Ordubete, 11 minutu eta 46 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Jan Ullrilch (TMO) izan da bigarren, 23 segundora. Oker izugarririk ezean, Amstrongek erraz lortuko du bihar Parisko helmugan maillot horia eskuratzea, eta, ondorioz, Tourra zazpigarrenez irabaztea. Gaurko etapako lehen euskalduna Haimar Zubeldia (Euskaltel) izan da: 50. sailkatu da irabazletik 6 minutu eta 7 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu