Espainako Barne Ministerioak agertu duenez, Mamut izeneko operazioaren barruan kirol arloko dopatzerako erabiltzen diren sustantziak ekoizten dituzten sei laborategi atzeman dituzte. Anabolizatzaileak, esteroideak eta beste hormona batzuk ekoizten zituzten laborategi horietan, eta Barne Ministerioaren arabera, ordu erdiro 10.000 dosi sortzeko gaitasuna zuten.
Laborategiez gain, sustantzia horiek saltzeko sare zabala desegin dutela esan dute Barne Ministerioko iturriek. Guztira, 70 lagun atxilotu dituztela eta 56 miaketa egin dituztela. Espainiako hainbat lekutan, Herrialde Katalanetan eta Kanariar Uharteetan egin dituzte atxiloketak.
Dopatzea
Anabolizatzaileen trafikoan aritzen zirelakoan hiru lagun atxilotu dituzte Araban
Espainiako segurtasun indarrek hiru pertsona atxilotu dituzte Araban kirol dopatzerako anabolizatzaileen, esteroideen eta bestelako hormonen trafikoan aritzen zirela egotzita. Euskal Herriko hiru atxiloketa horiez gain, operazio berean beste asko egin dituzte Espainiako Poliziak zein Guardia Zibilak Espainian, Herrialde Katalanetan eta Kanariar Uharteetan. Guztira, 70 pertsona atxilotu dituzte. Araban hiru lagun atxilotu dituzte baina bost etxe miatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu