Anaiak elkarren aurka, bihar, binakakoari ekiteko
TRINKETA. Binakako txapelketako lehen faseko ligaxka bihar hasiko da, Baigorrin (17:00). Lehen partidan Ezkurra anaien arteko partida ikusi ahal izango da. Alexis Intxauspek eta Paxkal Ezkurrak —anai gazteak—, Patrick Ezkurraren (43 urte) eta Thierry Etxetoren aurka jokatuko dute. Aurrelari beteranoak atarikoetan lortu du txapelketan sartzeko eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu