Anaitasunak 32-18 galdu du Bartzelonaren aurka
ESKUBALOIA. Iragarpenak bete ziren Palaun, eta Anaitasunak astindua jaso zuen. 32-18 galdu zuen Iruñeko taldeak Bartzelonaren aurka, Asobal ligako 17. jardunaldian. Atsedenaldian zazpi gol zen atzetik Anaitasuna (14-7), eta bigarren zatian aldea bikoiztu zuten etxekoek. Galdu arren, nafarrak jaitsieratik kanpo daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu