Anaitasunak har dezake Arrateren tokia Asobalen
ESKUBALOIA. Azken orduko miraririk egon ezean, Arratek ez du datorren denboraldian Asobal ligan jokatuko. Eibarko taldeak atzo arte zuen epea 150.000 euroko abala aurkezteko, baina ez zuen aurkeztu, Kutxak ez baitio eman klubak eskatutako mailegua. Arratek maila galtzen badu, Anaitasuna Iruñeko taldeak har dezake haren tokia Espainiako maila nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu