Anaitasunak irabazi egin nahi du, aurkari zuzen bat atzean uzteko
Nafarrek Huescaren pistan jokatuko dute gaur, haiek baino bi puntu gutxiago duen taldearen kontra (21:00)
Oraingoz salbu da, baina Anaitasunak ezin du arreta galdu, hiru puntura baititu jaisteko postuak. Horregatik, garrantzitsua litzateke gaur Huescaren pistan irabaztea (21:00), are gehiago aurkari zuzen baten aurka jokatuko duela kontuan hartuta. Espainiako taldea nafarrak baino maila bat beherago dago Asobal ligako sailkapenean —Anaitasuna 12. da, eta Huesca, 13.a —, baina bikoa da bi taldeen artean dagoen puntu aldea: bost etxekoek, zazpi bisitariek. Gaurko partida, beraz, erabakigarria izan gabe, garrantzitsua bada. Aitor Etxaburuk Huescaren defentsa oldarkorra eta kontraeraso azkarra nabarmendu ditu. Jokalariei dagokienez, Ion Latorre jokatzeko moduan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu