Anaitasunak oso norgehiagoka garrantzitsua galdu zuen atzo Guadalajararen kantxan (30-25), Asobal Ligako 8. jardunaldian. Aurkari zuzen baten kontra huts egin zuen taldeak, eta beheko postuetan jarraituko du, lau punturekin. Partida guztian atzetik ibili ziren nafarrak. Atsedenaldian 16-12 ari ziren galtzen.
San Antoniok, bestalde, gaur etxean jokatuko du, Torrevellaren aurka. Zazpi partidetatik bi besterik ez dute irabazi nafarrek. Beraz, ezinbestekoa izango dute gaur irabaztea. Torrevella, ordea, ez da aurkaririk erosoena horretarako, azken lau partidak jarraian irabazi baititu.
Anaitasunak lehia garrantzitsua galdu du Guadalajararen kantxan (30-25)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu