ANALISIA. EUSKADIKO AIZKORA TXAPELKETAREN FINALA

Berandutxo, baina...

2004ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Aizkoraren onerako izango zelakoan hasi zen Egur Sport Elkarteaaizkora proba desberdinak antolatzen orain dela zazpi urte, Urrezko Aizkora izenarekin aurreko sei urteetan eta Urrezko Aizkolarien Lehiaketa izenarekin aurten. Aldaketa nabarmenak ekarri ditu kirol horretara; besteak beste, probak jokatzeko ordutegian. Hain justu, aurtengo buruz buruko finala gaueko 11:00etan jokatu zuten, eta baita 1999koa ere. Gaur jokatuko den Euskadiko finala antolatzearen ardura Arabako Herri Kirol Federazioari dagokio, eta, horrek, halaber, Egur Sporti eskaini zion, federazioari hala komeni zitzaiolako-edo. Izan ere, tamaina horretako finala antolatzeak antolakuntza ahalmen handi samarra eskatzen du. Hortaz, elkarte horrek du finalaren antolaketaren ardura.

Euskal Telebistak zuzenean eskaini izan du finala gehienetan, eta erakunde horrekin hitz egitea izan zen Luismari Bengoaren (Egur Sporteko burua)lehentasunetako bat . Urrezko Aizkolarien Lehiaketako aurtengo finala gaueko 11:00etan jokatu izana arrakastatsua gertatu zela bi aldeentzat dio Bengoak, eta errepikatzea erabaki zuten Euskadiko Txapelketan. Jakina, finalaren antolaketak eragingo duen gastuaren kopuru handi bati Egur Sportek erantzun beharko dio, baina hori, bere ardura da, ez beste inorena.Gauza da, proba hain berandu jokatzeak batzuen haserrea sorrarazi duela. Horri aurka egiteko, ordea, aizkolariek berek eta federazioek dute zeresana, eta baldintzak jarri ezean, antolatzaileek beren egokierara moldatuko dute saioa. Baldintzak jarriz gero, aldiz, zailtasunak izan litezke antolatzaileak aurkitzeko, eta ez daude ugari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.