TXIRRINDULARITZA. Ardoa, lokartzeko

Iban Maioz.
2009ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Batzuetan beste talde batzuekin hotela partekatzea tokatzen zaigu, eta herenegungoan, adibidez, Bouygues Telecomekoekin egon ginen. Atzo goizean, gosaldu eta gero, haiekin elkartu eta jada oso nekatuta zeudela esan ziguten. Badakizue, frantziarrak ez dira oso ondo ibiltzen Frantziatik kanpo...

Hotela beste talde batzuekin partekatzen dugunean, ba hitz egiten dugu gure artean, baina pentsa, adibidez, alemaniarrak edo errusiarrak tokatzen baldin bazaizkizu! Orduan, ezer gutxi. Bestela, ba colacao bat edo hartzen dugu afaldu ondoren. Beno, dena den, badira garagardozaleak ere. Gogoratzen dut, profesionaletan egin nuen lehen urtean, Relaxekin, 2004an, taldeko erdiak belgikarrak ziren. Eta horiek bizpahiru garagardo hartzen zituzten afaldu eta gero. Uste dut hori ez dela normalena; ez, behintzat, nik ezagutu ditudan taldeetan.

Gurean, ordea, pare bat botila ardo edaten da gauero afaltzerakoan. Nik ez dut edaten, baina edaten dutenen arabera, ona da lokartzeko! Kar, kar, kar. Afariak alaitzen dituzte behintzat, eta oraingoz ez gaude Bouyguesekoak bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.