TXIRRINDULARITZA. Egun berezia

Iban Maioz.
2009ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
G iroa aurrera doa, eta indarrak gero eta urriagoak dira. Atzo ere hori igarri nuen. Hamabigarren kilometroaren bueltan ihesaldia eratu zuten hamalau txirrindularik. LPR berehala hasi zen lanean haiek harrapatzeko, erritmoa bizitu egin zuten, baina ez zuten lortu. Tropelean denek igartzen diogu nekeari. Azkenean ihes egindako txirrindulari batek lortu zuen garaipena. Desberdina izan zen atzoko etapa aurrekoekin alderatuta, alde batetik ihesaldia helmugara iritsi zelako eta bestalde, aurretik irabazi gabe zegoen talde batek irabazi zuelako. Horrek berezi egin zuen atzoko eguna.

Guk gure lana egin genuen, eta ihesaldian taldekide bat sartu zen. Egin beharrekoa egin genuen, baina, azkenean, Vorganovek ezin izan zuen borroka egin etapa irabazteko. Tropelean ginenok LPRk jarritako erritmoari eutsi behar genion. Etapa bizkorra izan zen, eta badira dezente horrela joan direnak.

Etapa oso gogorrak gelditzen zaizkigu aurretik eta Giroa irabazteko borrokan dabiltzan txirrindulariek lasterketa mugitzen saiatuko dira egunero. Oso zaila izango da haiek jarritako erritmoari jarraitzea. Gure helburua ihesaldietan sartzea da. Indarrak ditugun bitartean aurrera segitu behar dugu, Giroa horrelakoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.