Xakea

Anand eta Carlsen aurten ez dira Bilbon egongo

Maisuen IV. finala urriaren 7tik 12ra jokatuko da, Zabalguneko merkatuan, eta bi hutsune handi izango ditu.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko irailaren 24a
14:02
Entzun

Grand Slameko maisuen IV. finala urriaren 7tik 12ra jokatuko da, ohiko denez, Bilbon. Aurtengo aldian, baina, bi hutsune oso handi izango ditu: Viswanathan Anand, munduko sailkapeneko lehen zerrendaburua, eta Magnus Carlsen, azken bi aldietako txapeldunek ez baitute parte hartuko. Biek elkarren aurka jokatuko dute munduko titulua lortzeko lehian azaroaren 7tik aurrera, eta, buru-belarri prestatzen ari direnez, ezin izan dira Bilbora joan. 

Gauzak hala, lau xakelarik bakarrik jokatuko dute torneoa: Levon Aronian munduko bigarren sailkatuak, Maxime Vachier-Lagravek, Xakhriar Mamediarovek eta Michael Adamsek. Torneoa ligaxka bidez jokatuko da, joan eta itzuliko partidekin.

Torneoak beste berritasun bat izango du, aurten ez baita Alondegian jokatuko, Zabalguneko merkatuan baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.