Ander Herrerak Manchester Unitedekin negoziatu izana ukatu du, eta hala "ezinezkoa" zela Athletic uztea. Erdilariak Lezaman prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian egoera azaltzeko. "Gezurra da Manchester Unitedekin akordio batera iritsi nintzentik, gezur asko esan dira azken egunetan". Era berean gezurtatu egin du Athletic presionatu zuenik atea ireki ziezaion. "Nik Athletic uzteko etete klausula ordaindu behar da eta gero nirekin hitz egitera bildu, eta hori, ez da gertatu". Eradilariek, era berean, Athleticen oso gustura dagoela errepikatu du, "ondo baloratua" sentizten dela eta ez du uste zaleek bere aurkako jarrerarik izango dutenik.
Herenegun Athletic uzteko zorian egon dela ukatu du Herrerak. Egun osoa lasai eta Bilbon pasa zuela nabarmendu du, eta ez zuela harremanik LFPko egoitzara joan ziren Bilboko abokatuekin. "Manchester Unitedek inoiz ez zigun ezan klausula ordainduko zuenik, eta Athleticek halako kasuetan nola jokatu duen ezaguna da. Beraz, klausula ordaindu ezean ezin nuen negoziatu". Azalpen horrek egoera absurdo bat planteatzen du, ez baitu logikarik Manchesterrek Athleticekin negoziatzen saiatzea aurretik jokalariarekin akorido batera iritsi gabe. "Sekuentzia logikoa hori litzateke, baina horren inguruko azalpenak Unitedi eskatu behar dizkiozue".